XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irule samalda bat, haserraturik, John Kay anezkaren asmatzailearen etxea erasotzen.

BONO Eureka! Historia de la Invención TEKNIKAK / - Industri Iraultza / - Britainia Haundia.

Jon Kay, Lancashireko aberats baten 12. semea zen.

ANEZKA asmatu zuen 1733.ean.

Mendetan zehar, ehotzeko eskulana astun eta neketsua izan zen; haria zeukan ardatza, geldiro eta zailki iraganerazten zen eskuz esku.

Kayk zenbait hobakuntza sartu zituen; honela ehule batek abiadura handiagoan eho zezakeen.

Hala ere, Kayk ez zuen harrera onik izan esku-ehuleen artean.

Ingalaterratik alde egin eta noharronerian hil zen.

Hala eta guztiz ere, asmakari berriaren sinpletasunak arrakasta lortu zuen eta ehuleen produktibitatea neurri handitan gehitu baitzen, industriariek ardaz-era berri eta aldi berean arinagoa aurkitu behar izan zuten.

Zertan datza Cromptonen makina?.

Zergatik deituko zitzaion makina hibridoa?.

Zer ondorio ekarri zuen?.

ZEINTZU ZIREN TEKNIKA BERRIAK?

Ikerketa erakargarri honetan barna sartzeko, materiale multzo bat hautatu dugu.

Ehungintzaren inguruko teknika berriak ezagutzen hasi gara.

Kontsultatutako autore guztiak ados daude ehungintzak eta kotongintzak batipat munduko lehen industria iraultza nabarierazi zutela.

Datu eta eritziak bildu ditugu, aro hau nabarierazi zuten asmakari ezberdinei buruz.

Egitekoa dugu grabatuak, marrazkiak, bestelako datu eta eritziak bilatzea.

MOUSNIER LABROUSSE . XVIII. mendea /- TEKNIKAK /- Industri Iraultza /- Britainia Haundia.

Kotoi industrian, ehunak langilearen bi besoen zabalera zuen gehienez, anezkaren eskutik eskurako ibilbidea zela eta.

Ehun zabalagoa nahi zenean, bi langile behar ziren.

Beraz, prezioaren gehitzea etekinen gehitzea baino askoz handiagoa zen.

Honek bultzatu zuen KAY anezka bolantea bilatzera eta 1733.ean aurkitzera.

Anezka honek ehunak nahitako zabalerarekin egitea ekarri zuen.

1760. inguruan nonahi erabiltzen zen.

Nolakoa zen ohizko ehundegia?.

Zer nolako berrikuntzak ekarri zituen KAY-k?.

MOUSNIER LABROUSSE XVIII. mendea/- TEKNIKAK /- Industri Iraultza /- Britainia Haundia.

Asmakari batek beste bat sorterazi zuen.

Anezka bolanteak ehungintza azkartu zuen, haria goruetan iruten zen bitartean.

Ehuleek haria falta zuten, irule eta gorulariak bilketan ari zirenean batipat.

Honek hondamendia ekar zezakeen.

Hargreaves-ek 1767.ean asmatu zuen makinarekin, langile bakar batek 8tik 80 haritara aldi berean egin zezakeen bere etxean.

Hari mehe, ahul eta hauskorra zen, ordea.

Crompton-en makinak oso hari mehe eta azkarra egingo zuen.

Honela bada, irulea ehulea baino aurreratuago zegoela gertatu zen, honek eskuz lan egiten baitzuen artean.

1785.ean, Carwrigth-ek ehundegi mekanikoa asmatu zuen.

Bi lurrun-ehundegik, 15 urtetako mutiko batek begiratuta, hiru t`erdi pieza ehotzen zituen, langile abil batek anezka bolantearekin bat ehotzeko behar zuen denbora berean.